XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Dena dela, eta tenperamentu mesotonikoaren alde zera esan daiteke: sistema hau dela bere aro nagusiko literatura gehienari ongien egokitzen zaiona.

Orduko obretan beti alboko tonuetara modulatzen da, beti ere lehen Do-Fa, Sol-etik abiatuz.

Otsoaren bostunari eta bere cent-soberari buruz, badaude ideiak nola banatu behar den adieraziz.

Andreas Werckmeister-ek (1645-1706) aukera desberdinak proposatzen ditu.

Geroxeago J. J. Rousseau-k (1712-1778) ere bai.

Marpug, Arnaut de Zwolle, Ramos de Pareja, Fogliano, Kirnberger (1721-1783), Gaffurio, Lanfranco, Shick, Mersenne, Rameau, Silbermann, Tartini (1692-1770) eta Vallotti, afinazioaz kezkatutako pertsonaiak izan dira eta beren ekarpenen bitartez zortzidun musikalaren banaketaren aniztasun historikoa aberastu egin dute.

Batzuen eta besteen arteko diferentzia, bostun eta hirudun justuen eta tenperatuen kopuruan datza.

Tenperamentu desberdin edo irregular hauetako bakoitzean, kualitateak eta akatsak osagarriak dira.

Aurreko bost mendetan guztiak erabili direla egia da eta aldika eskala tenperatu edo tenperamentu desberdinen alde nahiz kontra pizten diren eztabaidak faktore askori zor zaizkio.

Faktore hauek fisikoak, psikologikoak, buruzkoak eta metafisikoak ere izan daitezke.

Egiaren jabe ez dela inor pentsa liteke.

Izan ere praktikan afinazio guztiak gutxi gorabeherazkoak dira eta errealitate teorikoarekin ez dira guztiz bat etortzen.

Doitasun bakarra, ondoz ondoko 21 bostunentzat zortziduneko 21 teklako teklatuz lor liteke.

Horrelako klabezina Pascal-ek, Blanchet-en ikasleak, eraiki zuen, baina jotzaile edo interpreteek jotzerakoan aurkitutako zailtasunez porrot egingo zutela seguru gaude.